2013/04/25

ANTXOA FRESKUE!!!!!


            1758 urtean ,Carolus Linnaeus zoologo suediarrak Engraulis encrasicolus” izenarekin batailatu zuen arrainari euskaldunok antxoa,antxue,bokarta eta bokarte esaten diogu.


               Beste herrialdean  izen desberdinak ditu,  hala Kantabrian bocarte deitzen zaio, Asturiasen eta Galizian bucareo, Levanteko itsasertzean aladroc,Katalunian  seitó,  Andaluzian eta Kanarietan boquerón; Frantzian anchois deritzo eta Ingalaterran anchova.


               Garrantzizkoa da zehaztea,  Kantabrian adibidez, arrainari bocarte deitzen diotela, baina oliotan kontserbatuta dagoenean, beraientzat anchoa da eta, ozpinetan badago, boquerón. Hori dela eta, jende askok pentsa lezake bocarte,anchoa eta boquerón izenekoak arrain desberdinak direla, baina hori ez da egia. Jaungoikoa bezala hiru izen baino arrain berdadero bat



             Arrain txikia da, nekez izaten da 15 cm baino luzeagoa. Begi handiak eta mutur luzea ditu, aho handia haginez betea eta ezkata erorkor handiak. Bizkarraldea berde edo urdin bizia eta sabelaldea eta alboko aldea distiratsuak ditu. 2 /3 urte inguru bizi izaten da. 






               Antxoak taldeka bizi dira, sardaka, 100 m ingurura ur azpian,  pelagikoak direlako. Udaberrian eta udan ur-azalera igotzen dira ugaltzeko, eta udazkenean ur sakonetara itzultzen dira. Korronteak ur haunditara eramaten ditu arrautzak, eta antxoak han ematen du larba-bizitza, harik eta antxoa txiki bihurtu eta itsasertzera itzuli arte, udazken aldera.
              Antxoa populazio Atlantiko ekialdean, Bergen-etik (Norvegia) Lurmutur Hiriraino (Hegoafrika), Mediterraneo itsasoan, itsaso Beltzean eta Azov itsasoan, Indiako ozenoan eta Afrikako ekialdeko kostaldean ere (Seychelleak, Somalia, Maurizio) harrapaketak egin dira. 

Dena den, Bizkaiko Golkoko antxoa  independentea da, Europako Atlantikoko uren iparraldean eta hegoaldean bizi diren populazioei dagokienez, eta kudeaketa-unitatetzat hartzen da.Bizkaiko golkoan Kantauri ertzeko  baxurako-flotak  inguraketa arrantza-aparailuak  erabiltzen ditu harrapaketak egiteko. Kanpaina martxotik ekaina bukatu arte irauten du eta berrehun bat itsas-ontzi parte hartzen dute.






Inguruketa arrantza-aparilua duen baxurako itsas-ontzi bat  


             Nutrizio aldetik,  antxoak  arrain urdinen  taldekoak  dira, bere gantz  kopurua  %6 delako; ezinbestekoak elikadura orekatua izateko. Arrain hauek gantz-azido ez-saturatuak ematen dituztenez (oleikoa, linoleikoa eta Omega 3 motakoak), kolesterol kaltegarria kontrolatzen laguntzen dute; horrez gain, A, D, bitaminak, mineralak eta proteinak ematen dituzte.



              Sukaldean antxoak  freskotan jateko zein kontserbatarako erabiltzen dira. Euskal Herrian freskotan prestatzeko hainbat errezeta daude, hemen adibide batzuk: 


ANTXOA FRIJITUTA                                                                                                                  

      Antxoak garbitu: burua eta erraiak (tripak) kendu ondoren uretan pasa eta lehortu, gatz pixka bota eta irinean pasa. Orduan zartagin batean olio berotzen jarri, baratxuri batzuekin eta hauek gorritzen hasten direnean antxoak gehitu, ondo frijitu,atera , xukatu eta berehala jan.   

             Orain dela urte batzu eta Europako aginteak debekatu arte,  udazkenean Kantauriko ertzeko itsas-ontziek  Bizkai golkoan bigarren  kanpaina  burutzen zituzten. Orduan antxoa oso txikia , alebina, harrapatzen zen eta ohitura zegoen oso-osorik edo burua  kenduta, baratxurikin frijituta angulak izango balira jateko


  ANTXOA PAPILLOT ERARA 


                  Baratxuri, tipulina, porrua eta piper berdea fin-fina xehatu . Kazola batean oliba olio berotzen jarri, barazkiak gehitu, gatza bota eta su txikian utzi  bigundu arte. Orduan sagardo, txakolin edo ardo zuri txorrotada  bat gehitu eta alkohola lurrundu arte eduki.  Bitartean antxoak, lehen errezeta bezala, ondo garbitu eta erdiko hezurra ere  kendu, gatz pixka bat bota  eta kazolan barazki artean, azala gora aldea begira,  jarri. Sutan lau edo bost minutu utzi eta aterako  momentuan ozpin ttantta batzuk eta ondo xehatutako perrexila zipriztindu. Listo!. 


ANTXOA ETA BARATXURI NAHASKIAN


              Antxoak garbitu:  buruak eta erraiak kendu, erdiko hezurrak  ere eta xerrak handiak baldin badira erditik ebaki, uretan pasa, lehortu eta  gatzatu. Baratxuri freskoak zatitu. Zartagin batean olio pixkat berotu eta antxoak eta baratxuriak gehitu, eduki kolore aldatu arte, soberan geratzen den olioa kendu eta arrautza irabiatuarekin nahaskia egin.


Antxoak arrauztzaztatuak


  ANTXOA ARRAUTZAZTATUA eta  Pintxo-Txotx.


                 Antxoa  haundiak aukeratu,  ondo garbitu ,  erdiko hezurra kendu  eta antxoa zabaldu, Xabierren  mulatak zeukan abaniko bezala. Ondoren,zartaginean olio  berotzen jarri bero- beroa geratu arte,orduan eta ez lehen,  antxoak arrautza-irinetan pasa eta  sartu oliotan, ondo frijitu bi aldetik eta atera,  xukatu eta bandeja baten txukun-txukun jarri. Plater hau oso egokia da sagardotegira joateko eta kupelan artean  Pintxo-Txox jarduntzeko.


Astigarrako HERRERO SAGARDOTEGIAN, Errepublika eta Aitona kupela tartean, behin bainogehiagotan aritu gara pintxo-txotxean. ARRAKASTA MUNDIALA!!



        Urrengo post batean landuko dugu nola kontserbatu antxoak ozpinetan eta oliotan,  bitartean eta  sasoian gaudelako freskoan dastatu . Urrun arte!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina